XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badidud bainuontziak dauzkaden ametsak eta zilarrezko hegoak dauzkadenak ere bai.

Baita hegan egin dezakeden ametsak ere.

Beraz, amets horiek ongi nahastu, ez dud besterik egin behar zilarrezko hegoak diduen ametsa ateratzeko.

Badakit zer esan nahi didazun erantzun zion Sophiek.

Ez nekien ametsak nahasteko gauza zinenik.

Ametsei asko gostatzen zaie nahastuak izatea baieztatu zuen EOMak, oso bakarrik sentitzen baid dira beren ontzietan.

Ongi da esan zion Sophiek. Ba al duzu Inglaterrako erreginarekin lotuta dagoen ametsik?.

Izango ez dud ba! Asko eta asko gainera!.

Eta erraldoiekin lotutakoak? Jakina!.

Eta jendea jaten duten erraldoiekin lotutakoak? Milaka!.

Eta ni bezalako neskekin lotuta dagoen ametsik ba ote duzu?.

Hori ametsik arruntena da, neska! erantzun zion EOMak.

Horrelako ametsak asko eta asko didud.

Eta amets horiek nik nahi bezala nahasteko gauza ote zinateke? galdetu zion Sophiek, gero eta urduriago.

Bai, jakina onartu zuen EOMak.

Baina horrekin, zer...? Zu ere hortza hil gabe harren larrua saltzen dabilen horietakoa al zara?.

Entzun Sophiek ez zuen amore eman nahi.

Entzun iezadazu arretaz.

Amets nahasketa bat egitea nahi dut eta Inglaterrako erreginaren logelan sartzea, hura lotan dagoenean. Hori, hori da soluzioa!.

Orain entzun zuk, zentzun gabeko neska! esan zion EOMak.